PAPEREZKO HEGAZKINA: Paperezko hegazkinak egin genituen, baina ez ziren hegazkin arruntak. Planeatu egiten zuten. Gure artean lehiatu ginen, hegazkin onena norena zen jakiteko. Aireak denbora gehien aguantatzen zuen hegazkina zen onena. Lehiaketa institutuko gimnasioan egin genuen, eta egia esan, hegazkin batzuk nahiko onak iruditu zitzaizkidan. Beste batzuk ordea, ez hain onak.


ELEKTRONIKA: Bigarren ebaluazio honetan eman ditugun gauzetako bat elektronika izan da. Elektronikaren barruan, bobina, fusiblea, diodoa, trantsistorea, potentziometroa, LDR eta diodoa eman ditugu, besteak beste. Hauek lantzeko, sketchnote-ak egin genituen.
TABAKALERA: Maiatzaren 11 egunean, 4. mailako teknologiako ikasleok Donostiako tabakalerara joan ginen, arloaren inguruko gauza berriak ezagutzeko helburuarekin. Bertako langile batek tailerra erakutsi zigun. Gauza ugariren funtzionamendua eta erabilera azaldu zizkigun, besteak beste, 3 dimentsiotako inprimagailu batena. Horrez gain, ikasleok hiruzpalau taldetan banandu ginen, eta talde haietan, mini proiektu bat egin genuen.
Azkenik, eraikina erakutsi ziguten ( goiko terraza, liburutegia... ) eta ondoren, Errenteriara itzuli ginen.
Egia esan, tailerrean ikusitakoa nahiko interesgarria iruditu zitzaidan, baina aurreko egunean sukarrarekin egon nintzen, eta gauean, oso lo gutxi egin nuen. Beraz, egun hartan ez nengoen oso baldintza onetan.
Bestalde, bertako langileetako batek aipatu zigun hurrengo aste buruan eraikinean Scratch izeneko aplikazioari buruzko gauza ugari egongo zirela. Ni, momentu hartan Scratch izeneko aplikazioa erabiltzen hasi berria nintzen, eta aplikazioa hobeto ezagutzeko aukera ona izan zitekeela pentsatu nuen.



SCRATCH: Scratch programazioari buruzko aplikazio bat da. Teknologiako arloan, egun batzuez klasean ikusi genuen, eta irakasleak aplikazio honetan joko bat edo gehiago egitea agindu zigun.
Hasiera batean, fondoaren erdian katu bat agertzen da. Katu hori programatu egin daiteke, hau da, katu hau nahi den moduan mugitzea eragin daiteke ( egileak nahi duen lekutik lekura eta egileak nahi duen abiaduran mugituarazi ). Horrez gain, beste objektu batzuk erantsi daitezke, eta katuak edozein erreakzio izatea objektu hori ukitzean. Mugituarazi ahal izateaz gain, objektuak soinuak egiteko programatzeko aukera ere badago.
Baina objektuak ez du zertan katu bat izan behar; beste animalia ugari ere aukeratu daitezke; eta animaliez gain, gizaki nahiz objektu arrunt ugari ere. Totalean, ehundaka objektu daude, eta egileak aukera dezake bere jokoan zein objektu agertzea nahi duen.
Nik, guztira bost joko dauzkat eginda. Horietako bat mahai-hockey-aren antzeko joko bat da. Beste bat, errepidea gurutzatu behar duen katu batena, beste bat, zomorro batzuk sahiestu behar dituen katu batena, beste bat, penalti baten bidez atezain bat gainditu behar duen futbolari batena, eta azkenik, nik diseinatutako pinball bat.
Baina irakasleari lehen hiru jolasak bakarrik bidali nizkion arrazoi batzuengatik. Futbolarena, sinpleegia iruditu zitzaidan, izan ere, jolasteko egin daitekeen gauza bakarra jaurtiketa eskuinera edo ezkerrera joango zen aukeratzea da. Eta pinball-a, nik bakarrik, inon begiratu gabe egindako jolasa zen. Programazioa gainerakoena baino askoz ere konplexuagoa zen, baina atal bat ez nuen behar bezala programatzea lortzen, eta horrenbestez, jokoa ez zegoen guztiz amaituta. Pena eman zidan irakasleari joko hura bidali ezin izateak, jokoa oso entretenigarria eta konplexua baitzen.
Bestalde, aipatu nahi dut maiatzaren erdialdean, tabakalerara joan nintzela. Asteburu hartan, Scratch-en asteburua omen zen, eta bertakoek joko ugari egin zituzten, joaten zen jendeak probatzeko. Ni, nire kuadrillarekin joan nintzen, baina lagun batek Play Station-eko joko bat bertan utzi behar zuelako, eta bidez, bertako ordenagailuetan eginda zeuden Scratch-eko jokoak probatzea bururatu zitzaidan, eta egia esan, ez nuen horrelakorik espero, nik uste baino joko gehiago zeuden, eta gainera, oso programazio konplexua izateaz gain, jolasteko nahiko dibertigarriak ziren. Horrek inspiratu ninduen egin nuen Pinball-a egiteko.
